Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Zaraitzutik Ordesa eta Mendi Galduaren Parkera

2022/01/05

Otsagabiako ikastetxeko DBHko ikasle eta irakasleek udazkenean Ordesako eta Mendi Galduko Parke Nazionalera egindako bidaia kontatu digute.

Urriaren 7an abiatu ziren eta bi ibilbide egin zituzten 2 egunetan.

Lehenengo egunean, “Senda los Cazadores” izenekoa burutu zuten, 7 ordutan 13,4 km-ko distantzia eta 843 metroko desnibela eginez. Gorizen hartu zuten aterpe lo egiteko. Bigarren jardunaldian, “Cola de Caballo” izeneko ibilbidea egin zuten 4 orduz, desnibel berdina eta 12,6 km-ko distantzia burutuz.

Bidaiaren helburua denborak geologian duen eragina aztertzea izan zen eta hainbat jarduera egin zituzten eduki anitzak bertatik bertara lantzeko: Pirinioetako tolesdura eta higadura, Iberiar peninsula eta Eurasiaren plakaren arteko talka, glaziazioek eragindako Pirinioetako higadura, urak karstean sortzen duen aldaketa… Eta egungo Naturaren egoera ere aztertu zuten: Arazako ibaiaren kalitatea ikertu (airearen tenperatura, 02 disolbatua, uhertasuna, ph-a, nitratoak eta deribatuak…), ondoren Zaraitzuko ibaiarekin alderatzeko.

Natura sentitzeaz gain, bidean topatzen zuten jendearekin harremana egin zuten, eta baita arazoak zituen mendizale bati lagundu ere.

Esperientzia benetan aberasgarria izan da, ikasle eta irakasleen esanetan.