Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Oskar Alegria zinemagilearen bisita Otsagiko landa eskolan

2023/01/03

Joan den azaroaren 30ean Oskar Alegria zinemagilea Otsagabiko eskolara hurbildu zen hitzaldi eta tailer bana ematera DBHko ikaslendako.

Aldez aurretik, klima aldaketaren basoaren inguruaren (Phenoclima) berri eman zioten ikasle eta irakasleek, jarduera guztia beren eginkizunekin lotuta egoteko.

Oskarrek, bere aldetik, Arga ibaiaren inguruko basoan egindako dokumentalaz “Zumiriki”z hitzegin zien eta gaueko animalien jarduera grabatzeko teknikaz eta tresnaz aritu zen.

Ondoren, basora abiatu ziren guztiak eta bertan, grabatzeko teknikak, planoak, soinuak, bodegoiak… nola egin behar ziren azaldu zien. Ikasleek hainbat froga egin zituzten kamara zein aktore gisa.

Phénoklima Hiritarren Zientziari buruzko programa zientifiko eta hezitzailea da, eta klima-aldaketak mendiko faunan eta floran duen eragina neurtzera gonbidatzen du jendea.

2004an hasi zen eta bi diziplina zientifikotan oinarritzen da: Fenologia eta Climatologia, naturaren erritmoak zalantzan jartzeko.