Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left OIHALA GORA!

2023/03/06

Oibar, Kaseda eta Irunberriko eskolek gai bat aukeratzen dute urtero, eskoletan programatzen diren jarduera gehien-gehienetan agertzeko eta modu sakonean jorratzeko. Antzerkia gaia aukeratu dute 2022/2023 ikasturterako proiekturako eta horixe izan da, hortaz, aurtengo inauterien gaia.

Gai horren barruan, eskola bakoitzak bere mozorroak aukeratu ditu. Oibarren txotxongilo, arlequine eta idazle bihurtu ziren ikasleak, eta irakasleak, jendea bere tokiraino laguntzen duten "akomodadore", ikasleak gobernatu nahian.
 

Kasedan, berriz, arlequinez mozorrotu ziren denak, ikasle eta irakasleak!

Irunberrin, azkenik, txikienak Mexikoko katrinetaz jantzi ziren, Greziako antzerki-maskaretaz bigarren eta hirugarren mailakoak eta Veneziako maskaretaz handienak. Irakasleak, dramaturgo handi baten itxura hartu zuten: Shakespeare!

 

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak