Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left “Berbinzana, Natura eta kolore"

2024/03/13

Berbintzanako ARGA IBAIA HLHIPean, patio inklusiboen aldeko apustua egin dute, ikasleen arteko harremanak erraztuko dituzten jolasak ahalbidetuko dituzten espazioak sortuz.

Horretarako, ARITZ BERRI (Granja ILUNDAIN) ikastetxeko ikasleen laguntza eskuzabala izan du, joko tradizionalen patioa pintatu baitzuen. Halaber, Javier Ruiz Anglada ilustratzailearen laguntza izan dugu, Hezkuntza Komunitate osoaz gozatzeko horma-irudia sortuz.

Azken horri galdetuko diogu zertan inspiratu zen “Berbintzana, natura eta koloreak” horma-irudia egiteko, eta hauxe izan zen erantzuna: "Inspiratu nintzen hain herri eder horretan inguratzen gaituen berdean eta inguratzen duten aberastasunetako batean, paisaia natural hori barrez eta berdintasunez betetzen duten jendearen aniztasunean".
 

Ederki gozatuko dute ikasleek, irakasleek eta familiek patio koloretsu berritua.