Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Etxalar ezagutzen.

2022/12/13

Landagain eskolako 4. mailako ikasleek irakasleei Etxalarko herria erakusteko proiektua burutu dute udazken honetan, ezinbertzekoa zela erabaki ondoren.

Hasteko, ibilbidearen nondik norakoak zehaztu zituzten: zer ikusi, nondik joan... Herriaren planoa lortu zuten eta ibilbide bat diseinatu zuten herriko txoko ezberdinetatik. Ibilbide horren planoa ere sortu zuten.

Ondoren, zehaztutako geldiuneak zehaztu zituzten eta baita toki horien inguruko informazio interesgarria adostu ere. Horrela, herriko bazter ezberdinak ezagutzeaz gain, herriaren historiaren pasarte desberdinen berri eman zuten ere bai.

Guztia prest izanik, ibilbidearen eguna iritsi zen. Eguraldia lagun zutela, goiz-goizetik abiatu ziren eskolatik herria ezagutzera eta itzuli ederra egin zuten herrian barna.

Planoan zehaztutako guztia ikusi eta ahoz azaltzeko aukera izan zuten, baita herriko txokoetan aurkitzen zituzten, animali zein landareekin gozatzeko aukera ere.

Egun ederra izan zen eta herria ezagutzeko modu paregabea!