Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Loreak ikertuz, ingurunea zaintzen dugu”, Otsagiko ikastetxeko proiektua

2024/04/29

Apirilaren 26an “Loreak ikertuz, ingurunea zaintzen dugu” proiektuaren barruan, aldaxka eta haziekin ekintza interesgarria burutu dute Otsagabiako ikasle eta irakasleek "Eutsi" adineko pertsonen elkartearekin eta Iñaki Zoko abeltzainarekin. Guztiek ongi dakite loreen inguruan eta laguntza eskatu zieten.

Udazkenean, udako loreak hartu eta bakoitzetik lau edo bost aldaxka atera zituzten. Negu osoan kontu dituzte zerrautsean eta orain, udaberrian, handik atera dituzte. Haziak bildu zituzten baita.

Lehendabiziko lana aldaxkak aztertu eta zergatik batzuk lehortu diren batzuk, besteak usteldu, loreak atera dituzten edo ez, eta zergatik beste batzuk oso ongi mantendu diren eta besteak ez baloratu dute ikasleek irakasleen gidaritzapean. Ondoren erroak nola atera dituzten ikasi dute eta bukatzeko, loreontzietan jarri dituzte. Loreentzat tenperatura, ureztatzeko maiztasuna eta gehienbat argi naturala izatea funtzesakoa dela ikasi dute.

Bukatzeko, taldeka Eutsi elkarteko kide batekin, udazkenean ateratako haziak erein dituzte. Aste hauetan ureztatuko dituzte, ondoren, ekainean, baratze eta etxeko balkoietan landatzek. Honela herria polit-polita apainduko dute.