Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left “Deikaztelu poesiaz janzten da”: Virgen de Nievas landa eskolako proiektu batez emozioz eta sormen literarioz bete dute herria

2025/06/25

Deikazteluko Virgen de Nievas HLHIPko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek poesia-proiektu zirraragarri bat gauzatu dute, herri osoa jarduera komunitario sortzaile batean inplikatzea lortu duena. "Dicastillo poesiaz janzten da" lelopean, landa-eskola horretako haurrek Deikaztelu, bertako jendea, paisaia eta historian oinarritutako poemak idazteko deia egin zieten herritarrei. 

Ilusio handiz, postontziak jarri zituzten herriko hainbat tokitan, edonork bere poemak uzteko aukera izan zezan. Erantzuna aparta izan zen, adin guztietako pertsonek bidalitako dozenaka testuekin, ikasleetatik hasi eta herriko nagusietaraino. 

Proiektuaren amaiera gisa, jasotako olerki guztiak parrokiako aretoan erakutsi ziren, non komunitateak bihotzetik idatzitako hitzak irakurri, partekatu eta hunkitu ahal izan zituen. 

Proiektuak Toño Osés Solchagaren laguntza berezia izan zuen, ikasleei laguntza eman baitzien poemak behar bezala aurkezteko gune bat izateko, eta parrokia-aretoan erakusketa muntatzea erraztu zuen. Bere inplikazioa funtsezkoa izan zen herriaren ahots poetikoak ikusarazteko. Toño Osés Solchaga urte luzez izan da Lizarrako Mater Dei ikastetxeko irakasle eta zuzendari, eta literatur genero honen zalea handia da.

Esperientzia honek, poesia ikasleen eguneroko bizitzara hurbiltzeaz gain, eskolaren eta herriaren arteko loturak indartu ditu, sormena eta parte-hartzea edozein txokotan, batez ere landa-eremuetan, loratu daitezkeela erakutsiz.