Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Dicastillo TV, gure telebista!

2025/11/05

 

2022-2023 ikasturtean "Dicastillo TV" Berrikuntza Proiektua hasi zen gure ikastetxean, eta gaur egun ere egiten da.

Deikazteluko ikastetxean ama-hizkuntza gaztelania ez duten ikasleak daude. Hori dela eta, familien ezaugarri sozioekonomikoekin eta matrikulazio baxuarekin batera, inklusioa eta parte-hartzea sustatzeko metodologia aldatzearen aldeko apustua egingo da. Aldaketa hori hainbat bidetatik egin zen (Ikaskuntza Komunitate bihurtzea, Palanka Jarduerak abian jartzea, Lasterketa Solidarioa...), besteak beste, telebista-plato bat sortuz.

Proiektu honekin gure komunitatea partaide egiten da, gure ikasgelen barruan eta kanpoan gertatzen denaren berri emanez, Youtube bidez hiru hilean behin programa bat emitituz.

"Dicastillo TV" ren bidez, berrikuntzaren aldeko apustua egiten da, ikasleen garapen integrala eta konpetentziala bultzatuz, eta, modu fokalizatuagoan, hizkuntza-gaitasuna eta gaitasun digitala azpimarratuz. Hori guztia Hezkuntza Komunitate osoa gure ingurune hurbilenean inplikatuz eta Landa Eskolatik hezkuntzari balioa emanez.

Ikusi: Dicastillo TV

 

Eskolako grabaketa-estudioa