Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Hondakinik onena, sortzen ez dena!

Hondakinen kudeaketaren inguruko tailerra burutu du Legasako landa eskolak

2024/06/21

Maiatzaren 28rako antolatu zuen ikastetxeak jarduera interesgarri hau.  Horretarako, Malerreka eta Bertizaranako Mankomunitateko Haizea hurbildu zen ikastetxera bere programarekin hondakiden inguruan gehiago ikasteko.

Eskola ttikietan ohikoa den moduan, adin ezberdinetako ikasleak elkarrekin aritu ziren. Batetik, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailako neska-mutil eta irakasleak elkartu ziren eta birziklapenaren inguruko zenbait jolas eta talde lan egin zituzten. Bertzetik, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek bideo bat ikusi zuten eta scape room batean jolastu ginen, zeinetan zenbait hitz aurkitu behar zituzten mezu sekretu bat osatzeko.

Oso dibertigarria izan zen!