Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "El Tiramillas" tele-saioa Santakarara heldu da

2023/01/25

El Tiramillas antzerki-erreplika egin dute Santakarako landa eskolako ikasleek, haien herriaren nortasun-ikurrak erakusteko helburuarekin. El Tiramillas, Navarra TVko programa da, astero Nafarroan zehar ibiltzen dena bere herrien eguneroko bizimodua ezagutarazten, bizilagunen eskutik.

Herriko gazteenak ez dira ondare materiala agertzera mugatu proiektuan (historia, eraikinak, harriak, ibilaldi naturalak...), baizik eta ondare ez-materiala ere erakutsi dute: ohiturak eta tradizioak.

Ikustekoa da zenbat gauza ikasi eta irakatsi duten!

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-TkDwX5oBSU