"Guardian!" Deikazteluko landa-eskolak esgrima ikasten du - "Guardian!" Deikazteluko landa-eskolak esgrima ikasten du - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/04/24
Ikasturte honetan, Virgen de las Nievas ikastetxeko "nagusien" taldea (Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako 7 haur) esgrimaren munduan sartu da bigarren hiruhilekoko Gorputz Hezkuntzako saioetan.
Pixkanaka, jolasen eta ariketen bidez, arauak ikasi eta teknika hobetu dute, eta asko gozatu dute. Hori bai, 1 × 1eko borrokak egin dituztenean pasatu dute ondoen.
Kirol hau egiteko, gainera, Arte Hezkuntzako klasean eurek egindako ezpatak erabili dituzte.
Primeran egin duzue, neska-mutilok!