Gastroarantza: Arantzako eskolaren proiektua herriko aitatxi-amatxiekin - Gastroarantza: Arantzako eskolaren proiektua herriko aitatxi-amatxiekin - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/02/28
Egitasmoaren kronika idatzi dute bukaeran:
Arantzako DBHko ikasleok “Gastroarantza” izeneko proiektuan lanean aritu gara ikasturteko lehenengo hiruhilekoan zehar.
Proiektuan, Arantzako garai bateko elikadura ohiturak eta errezetak landu ditugu gure atautxi eta amatxien laguntzari esker. Elkarrizketa bat egin genien eta beraien errezetarik goxoenak gurekin partekatu zituzten. Hori dela eta, abenduaren 18an hamaiketako goxo bat prestatu genuen beraien lana eta laguntza eskertzeko.
Goizeko 10:00etan hasi ginen hamaiketakoa prestatzen eta gure atautxi eta amatxiak 11:30ean etorri ziren.
Gustura egon ginen elkarrekin! Azkenik, eskolan sortutako “Arantzako errezetak” izeneko liburuxka bana oparitu genien eta beraientzat sortutako bertsoak abestu genizkien.
Mila esker zuen laguntzagatik!