Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left “GEROAREN BIDEAN” proiektuaren aurkezpena egin dute Lakuntzako Herri Eskolan

Irailaren 27an arratsaldeko 18:00tan Lakuntzako kultur etxean egin zuten aurreko ikasturtean LH4.mailan aurrera eramandako proiektuaren nondik-norakoen eta emaitzen aurkezpena

2024/10/11

“Geroaren bidean, geroan-etorkizunean aldaketa bat emango zen ametsarekin sortu zen. Urteak pasa eta gure eskoletako ikasleetan  Lehen Hezkuntzako lehen mailetan ikusten genituen zailtasunak  seigarren mailan oraindik ere hor zirautelako. Honek  kezkak sortu zizkigun eta beti galdera berdina egiten genion gure buruari,  Zergatik?”

 

Kezka honekin bueltaka, hainbat irakasle bildu eta neurogarapenean aditua den Eloy Capapayekin, Joakin Azkarate eta Joseba Badiola osteopatekin eta Begoña Perez eta Leire Serrano optometristekin elkarlanean hasi eta erronka eder honi eutsi zioten.

 

Emaitzen ezjakintasunak, ilusioak eta gauzak aldatzeko gogoak lanean jarri zituen aipatutako espezialistak, Lakuntzako eskolako klaustrokideak, familiak eta batez ere, ikasleak. Ikasturte osoan zehar gorputza behar bezala egoteko osteopatia saioak, entzumena landu eta ebaluatzeko entzumen ariketak eta audiometriak, ikusmena trebatzeko optometristek zehaztutako ariketak eta ongizate emozionala lortzeko ekintza eta jarduera ezberdinak eraman ziren ikasgelan.

 

Urte bateko lanaren ondoren, bertan jasotako uztak esku artean zituztela, proiektua, jarraitutako ibilbidea eta emaitzak azaldu zituzten herriko kultur etxean.

 

Egindako proiektu eta ikerketaren emaitzek erakutsi dute, ikaslearen ikaskuntza prozesuan eragiten duten faktoreak hainbat direla (ikusmena, entzumena, egoera emozionala, bizikidetza, norberaren egoera fisikoa…) eta ondorioz, ikasleak ikuspegi multidiziplinar batetatik artatuz gero, hobekuntzak ematen direla.