"Gure Zirkua", Igantziko landa eskolan - "Gure Zirkua", Igantziko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/05/27
Herriko eskolako lehenbiziko, bigarren eta hirugarren mailako ikasleak zirkuaren inguruko proiektua egiten ari dira.
Oraindik prozesuan daude, eta gaur "Gure Zirkua"-ko aurkezlea den Don Martinen (Joseba Usabiaga) bistia izan dute. Ikaslek galdera zaparrada egin diote aktoreari eta beharrezkoa duten informazioa jaso dute lanarekin aitzinera segitzeko.
Aktoreak azaldu zuenez, Gure Zirkua euskara hutsean sorturiko lehendabiziko zirku ibiltaria da, bertako kultura sustatzeko eta zirku-tradizioa berreskuratzeko helburuarekin egina, eta eskualdeko artista eta akrobatak biltzen ditu.
Azken txanpan daude eta laister guraso eta eskolako bertze ikasleen aitzinean aurkeztuko dute egindako lana.




