Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Haurraren Eguna" ospatu du Etxalarko eskolako komunitateak

Ekainaren 12an egin zen, urtero bezala

2026/06/22

Ikasturtero bezala aurten ere, ekainak 12an “ Haurraren Eguna “ ospatzen hasi ginen Etxalarko Landagain eskola publikoan. Egun hau, eskolako aretoan goizeko 10:30etan hasi zen eta hurrengo asteko astearte arratsaldea arte iraun zuen.

Hasteko, ortziralean goizeko 10:30etan eskolako areto nagusian eskola komunitate osoa elkartu ginen ipuin topaketari hasiera emateko. Ikasle guztiek ipuin bat idatzi zuten eta ikasmaila bakoitzetik ipuin bat aukeratu zen, egunean ozenki irakurria izateko. Irakurriak izanen ziren ipuinak aukeratzeko bide hau erabili genuen:

  • LH 5+6koek, LH 3+4eko ipuinak
  • LH 3+4koek, LH 1/2+5ko ipuinak 
  • LH 1+2koek, LH 6ko ipuina

Behin zein ipuin irakurri behar zen aukeratu eta gero, irakurle bolondresak aurkeztu ziren. Eguna iritsi zenean, irakurleak deituak izan ziren eta zegokien ipuina irakurri zuten.

Ipuinen irakurketa bukatzerakoan, tutoreek ikasle guztiei liburu bat eman zien oroigarri gisa. Liburu hauek tutoreek aukeratu zituzten eta Guraso elkarteak eta herriko Altxata elkateak, bere gain hartu zuten liburuen kostea. Ipuin topaketa akaututa, eskola mailan landutako “ Landagain zirkua “ proiektuaren aurkezpenari hasiera eman zitzaion.

Hasiera emateko, Gure zirkuko Joseba Usabiagak, Iker Galarzak eta Ekain Ibargurenek grabatutako bideotxo bat ikusi genuen. Bertan, ongi pasatzeko eta gozatzeko hitzak bidaltzen zizkiguten. Ondoren, ikasleak eta irakasleak eskolako kirol pistara atera ginen zegokigun lekuan jartzera. Behin lekutuak, atea ireki eta ikusleak sartzen hasi ziren.

 

Talde bakoitzak bere lanak izan zituen kirol pistan:

  • HHkoek, beraiek sortutako musika tresnekin sarrerako lehenak izan ziren. Ikasle bakoitzak musika tresna bat eskutan zutela eta lerroan jarriak zeudela, ikusleei ongi etorria ematen zieten.
  • LH 1-2 taldekoak, HHkoen aldamenean jarri ziren. Eskuetan koloretako zapiak zituzten eta hauek mugituz ikusleak hartzen zituzten.
  • LH 4koak, zirkura sartzeko sarrerak banatzen zituzten.
  • LH 3koak berriz, ikusleei palomitak banatzen zizkieten.
  • LH 5ekoek, non eseri behar ziren erraten eta bideratzen zituzten ikusleak.
  • LH 6ko ikasleak, ekitaldiaren aurkezleak izan ziren.

 

Aurten, ikusle gonbidatu espezial batzuk izan genituen: Igantziko eskolako LH 1-2-3 taldeko ikasle eta irakasleak. Ikasle hauek ere zirkua proiektua landu zutenez, gure ikuskizuna ikustera gonbidatu genituen. Gonbitea jaso eta ez zuten ezetzik eman:

 

Ekintza ezberdinak aurkeztu ziren: akrosport, malabareak, magia, zirku erromatarra…eta akautzeko “ Landagain Zirkua “ abestia abestu eta dantzatu genuen “ Gure zirkuko”doinuarekin:

“Landagaineko zirkua gara denen artean sortua”
musikariak, malabarista, akrobata ta magua
ze ilusiua, ze dibertsiua, a ze girua
landagain zirkua.

Ortziraleko ekitaldiarekin akautzeko, “ Photocall moment” egon zen. Ikasle, irakasle, familiak…eskola komunitate osoak, bertan zeuden apaigarriak jantzi eta argazkiak atera genituen. Oso momentu politak bizi izan ziren!!!

Gelan landutako informazio guztia eta ikasleek asmatutako ipuin guztiak hartu eta Kultur Etxeko bigarren solairuan ikusgai jarri genituen herritarrentzat. Esposaketa ortziral arratsaldetik astearte arratsaldea arte ikusgai egon zen. Azken egun honetan, jubilotekan dabiltzan amatxi eta atatxiak, bertako hezitzailearekin aurkeztutako lanaz gozatzeko eta lantzeko tartea hartu zuten.

Proiektua baloratzeko, “ eman zure iritzia “ jartzen zuen liburuxka bat sortu genuen eta ikusle guztiek utzitako balorazioak, oso positiboak izan ziren. Ikasle eta irakasleek ere, lan handia baina oso aberasgarria izan dela azpimarra genezake.