"Uraren kontuak" - "Uraren kontuak" - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/06/03
Eskolak urtero martxan jartzen duen "Somos agua-Ura gara" proiektuaren barruan, Aragoi ibaiak herrian izan duen, duen eta izango duen garrantziaz oroitu nahi izan dute Santakarako landa eskolako irakasleek eta ekintza oso bereziak burutu dituzte aurten herritarren laguntzarekin.
Hasteko, Javier eta Lola Caveroren bisita jaso zuten eskolan. Santakarako errota zaharrean bizi izan ziren txikitan beren familiarekin. Etxearen azpitik pasatzen zen uraz eta gurpil handi batez baliatzen ziren, ondoren Kaparrosoko zentral elektrikora eramango zuten argindarra sortzeko.
Errotaren aztarnak besterik ez dira esistitzen gaur egun, eta argazki zaharrekin hornitu zuten aurkezpena Lolak eta Javierrek, ikasleek hobeki ulertzeko nola bizi ziren errotan.
Errotak sortutako elektrizitatea arrautzak txitatzeko inkubagailuak funtzionatzeko ere erabiltzen zen. Barruan arrautzak sartu eta epeltasun heze horretan arrautzak goxatu eta txitoak jaiotzen ziren. Eta baratzeak bustitzen ziren urarekin baitaen el molino.
Erakusketaren bigarren zatian, "barkero" lanbidea jorratu zen, eta hori oso garrantzitsua izan zen herrian berrehun bat urtez. Santakarak ibaiaren beste aldean ditu lurrak eta Melidarantz doan zubia eraiki aurretik, txalupa batek Santakarako edo Melidako biztanleak herri batetik bestera eramaten zituen.
Azken barkeroa izandako Carmelo Jiménez joan zitzaien eskolara bere lanbideaz eta honen nondik norakoetaz hitz egitera, besteak beste, ordutegiaz, txalupa mugitzeko moduaz (motorerik ezta arraunik ez baitzuen), bidaiaren prezioaz, eta abar. Eta ikasleek den-dena ongi ulertzertu zezaten, garai horiek bizi izan zituzten Jesus eta Miguel Ángelek bi maketa eraiki zituzten: herrian izan zen lehenengo txaluparena bata, eta geroago eraiki zuten modernoago batena, bestea.
Bigarren bisita batean, José Miguel eta Eduardok, ezagutza eta esperientzia zabaleko nekazariek, azaldu zuten ura funtsezkoa dela egunero jaten ditugun elikagaiak lantzeko. Irudiak erakutsi zituzten eta uraren biltegiratzeari eta garraioari buruz hitz egin zuten, landareak osasuntsu eta indartsu hazten direla ziurtatzeko landetan erabiltzen dituzten ureztatze-teknikei buruz, ureztatzea telefonoetatik nola programatzen eta kontrolatzen duten, klima-aldaketak nola eragiten duen... Uzta biltzen denean arroz-aleak nolakoak diren ere azaldu zuten.
Baina ustekabea ez zen hor amaitu; hitzaldiaren ondoren, haurrek benetako traktore batera igotzeko aukera izan zuten. Belarritik belarrira irribarre eginez, eskolako patiotik buelta txiki bat egin zuten.
Hezkuntza-komunitateak eskerrak eman nahi dizkie pertsona horiei guztiei: Carmelo Jiménez, Javier eta Lola Cavero, Jesús Luis Jiménez, Aurelio Marco, Camino Ochoa, José Luis González, Miguel Ángel Cervera, Miguel Marco, José Miguel Marco eta Gareduardori, orain herriko haurrek Santakararen historiaz askoz gehiago dakitelako, beuren denbora eta jakintza partekatu dutelako.
Honela, uraren inguruko kontu asko ikasi dituzte haurrek eskolan, beren herriko kontuak. Horrelako bisita gehiago izatea espero dute, ondarearen hezkuntzaz asko aberasten baita ikaskuntza prozesua eta herriaren etorkizunerako hain garrantzitsua den atxikimendua sortzen dutelako.
Albistea eskolako webgunea: uraren kontuak
Albistea eskolako webgunea: nekazariak