"IRURITA" proiektuan murgilduta dago Iruritako landa eskola - "IRURITA" proiektuan murgilduta dago Iruritako landa eskola - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/12/05
2025/12/17
📰Aurtengo ikasturteko lehenengo hiruhilabetean zehar, Iruritako herri eskolako ikasleak Irurita proiektua lantzen ari gara. Proiektua arlo ezberdinetan zehar aurrera eramaten ari gara, euskaran, matematikan, gaztelanian, ingelesean, plastikan, ingurunean…
Gure gelan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailan (Gerezibeltxeta gela), gauza desberdin asko egin ditugu.
Plastikan, Iruritako bost tokiren edo gauzen maketak egin ditugu: Dorrearena, laxoako guantearena, Erreboteko plazarena, plazarena eta elizarena. Maketak bukatzean, Iruritako Dorreara (Jauregizarrea) eramanen ditugu eta bertan egonen dira ikusgai.
Euskaran, Iruritako gure aitetxi eta amatxien garaiko jolasak ikertu eta landu ditugu.
Ingelesean, Iruritako zerbitzuak eta mapa landu dugu.
Ingurunean, Iruritari buruzko informazio asko eta bitxikeriak landu ditugu.
Gaztelanian, bost elkarrizketa egin ditugu:
- Aitor Bazterrikari (Baztango basozaina) animaliei buruzko elkarrizketa egin genion.
- Maria eta Koteri (Iruritako alkatearen taldekideak) Iruritako mapei eta orientazioari buruzko elkarrizketa egin genien.
- Eneko Eskuderori (Dorreako gida turistikoa) Dorreari (Jauregizarrea) buruzko elkarrizketa egin genion.
- Txuma Primi (laxoako jokalari famatu bat) euskal pilotako modalitate ezberdinei buruzko elkarrizketa egin genion.
- Peio Obregozo (Iruritako ferrategiko laugarren belaunaldiko ferratzailea) Iruritako ferrategiari buruzko elkarrizketa egin genion.
Lehenengo lau elkarrizketa eskolan egin genituen, baino azkena, Peio Obregozorena, beraien ferrategian egin genuen. Eskolako ikasle guztiak joan ginen. Peiok eta bere semea den Beñatek, ferrategia erakutsi ziguten eta nola lan egiten zuten erakutsi ziguten (sua piztu, burnia suan sartu, ikatz mota desberdinak, hauspoari eman, burniari forma eman, burnia zulatu…).
Hiruhilabete honetan anitz ikasi dugu Iruritari buruz. Baina lehenagotik ere hau bagenekien:
IRURITA, HERRI POLITA! ![]()





✍🏻Berriemaileak:
Araia Arraztoa Mendive, Adei Bidegain Urrutia, Izaro Echarte Azcarraga, Olaia Echarte Azcarraga, Beñat Obregozo Saseras, Xuban Ormart Mendicoa, Julen Plaza Mendiburu, Oier Sarratea Iñarrea, Noemi Urrutia Berrio, Nahia Agerralde Saharrea, Hodei Eraso Gortari, Itsaso Etxandi Damboriena, Ibai Etxenike Etxeberria, Izaro Iñarrea Goienetxe, Arene Saharrea Elizegi.

