"ARGIA", Arroizko Haur Hezkuntzako taldearen proiektua - "ARGIA", Arroizko Haur Hezkuntzako taldearen proiektua - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/01/14
Arroizko (Lizarraldea) “La Balsa” ikastetxeko Haur Hezkuntzako taldeak, hau da, Noelia tutoreak eta 2 eta 5 urte bitarteko 11 haurrek osatua, Argiari buruzko proiektu bat egin du.
Proiektuaren hasiera gisa, gogoeta egin dute ikasleek gaiari buruz zer zekien jasotzeko eta jakinmina eta motibazioa pizteko: Zer da argia? Non dago argia? Zertarako balio du argiak? Hausnarketa etxeetara zabaldu da eta familiak ere parte hartu dute.
Jasotako erantzun guztiekin 3 lan-ildo zehaztu dira proiektua osatzeko:
1.IKUSTEKO
OBJEKTU GARDENAK, ZEHARRARGIAK ETA OPAKOAK, ILARGIAK EZ DU BEREZKO ARGIRIK, ITZAL TAILERRA ARGI BELTZAREKIN, ITZALAK MARRAZTUKO DITUGU, ARGIAREN DESKONPOSIZIOA KOLORETAN...
2. LANDAREAK BIZI AHAL IZATEKO
ARGIA ETA LANDAREAK: FOTOSINTESIA...
3. MAKINEK FUNTZIONA DEZATEN.
EGUZKI-ENERGIA LANKIDETZA TALDEETAN LANTZEN, EGUZKI-LABE BAT ERAIKITZEN...