Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Lurretik ikasiz", Baztan, Bortziriak eta Xareta eskualdeko ikasleak elikadura ekoizpen natural eta osasungarrira hurbiltzeko proiektua

Baztan, Bortziriak eta Xaretako zazpi ekoizlek sortu zuten proiektu hau 2023an, ikastetxeetako ikasleei gure elikagaien jatorria eta horiek lortzeko modu tradizionalak erakusteko

2025/01/08

Lesakako Agorleku gaztandegia, Elizondoko Autxitxia gasnategia, Arizkungo Baztango Xurie (ardandegia), Berako Erlanki (erlezaintza), Anizko Jauregia Esnekiak, Etxalarko Maira okindegia eta Zugarramurdko Martinea baratzeko arduradunak dira egitasmoaren sortzaileak. Zazpiak eredu iraunkorrean ari dira, kopuru txikiak sortuz, salmenta zuzena eginez, lurra zainduz, inguruko baliabideak errespetuz eta herriko komunitateen parte izanez lan egiten dutelarik. Eta proiektuarekin, «elikadura osasuntsuak eta ekoizpen eredu hauek duten garrantzia eta balioa mahaigaineratu nahi dute».

Proiektu honen jatorrian kezka bat dago. Izan ere, haurrak, eta gizartea orokorrean, geroz eta urrunago ikusten dituzte bai naturatik, baita elikagaien ekoizpenetik, eta egoera hau irailtzeko zerbait egin nahi zuten. Honela, euren ohiko lanari eskoletan irakasleek ikasleekin lan egiteko baliabide didaktikoak sortu dituzte eta ekoizpen guneak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte, haurrek gaia ezagutu, hausnartu eta bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.

Adinaren araberako jarduera anitzez osaturik daude gida didaktikoak, irakasleek ikasleekin eskoletan lantzeko. Nondik datoz kontsumitzen ditugun elikagaiak? Nolakoak dira oinarrian? Nola lortu dira?

Hori guztia jorratu ondoren egiten dira bisitak, metodologia parte hartzaile eta dinamikoa erabiliz, neska-mutikoendako bizipen atseginak eta interesagarriak izan daitezen. Bertzeak bertze, honakoa ikusten dute: artzaintza eta gaztagintza ikusi, ardoa lorzeko mahastiak ezagutu, ezti eta propoleoa lortzeko erleen garrantzia ulertu, behien esnez egindako gazta eta jogurten prestakuntzan parte hartu, ogia oratu, baratze-lanetan aritu...

Azken batean, lehen sektorearen lan eta bizitzara hurbildu ikasleak, eta haren garrantzia ulertzera bultzatzen dituzte ekoizle hauek.

 

Gasna egiten Anizko Jauregia esneki-fabrikan

Informazio gehiago:

https://erran.eus/mendialdea/1725531967272-bertako-produktuak-lurretik-ikasgelara-eramateko-urratsa

https://jauregia.eus/es/lurretik-ikasiz-proiektua-aurkeztu-dute-baztan-bidasoko-ekoizleek/

https://www.youtube.com/watch?v=NaL3t7H_eXc