Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Nafarroako emakumeak musikarien inguruko erakusketa antolatu du Santacarako landa eskolak

2022/02/23

Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko Eskola Egunaren harira egindako proiektuarekin jarraituz, Santakarako Andre Maria ikastetxeak "Nafarroa Musika eta Dantza" izeneko erakusketa antolatu du.

Jardueraren helburua Nafarroako musikari emakumeak ikusaraztea zen, musikaren eta dantzaren munduan aitzindariak izan arren, beren ikaskide gizonek adinako arrakasta izateko aukerarik izan ez zutenak.