"Asteko protagonista" egitasmoan murgilkdu da berriz ere Etxalarko eskola - "Asteko protagonista" egitasmoan murgilkdu da berriz ere Etxalarko eskola - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/04/10
Etxalarko Landagain eskola publikoa “Asteko Protagonista” egitasmoan murgilduta dago bururu-belarri. Egitasmoa hau Ikastetxeko Hezkidetza Planean (IHP) txertaturik dago eta landu nahi den helburua 3. ikaskuntza-helburua da: ahalduntzea, aintzindaritza eta erabakiak hartzeko gaitasuna lantzea da eta Skolae programaren barne proposatzen den "Identitatea eta konfidantza" jardueran oinarritzen da.
Lehendabizi, ikasgelako ikasturteko bilera orokorrean famili berriei egitasmo honen inguruko azalpenak ematen zaizkie eta gainontzekoei, egitasmo honekin jarraitzeko asmoa adierazten zaie.
Gero, familiei parte hartzeko gonbidapena bidaltzen zaie eta beraiek zein garaitan eta nolako ekarpenarekin parte hartu nahiko luketen adierazten digute.
Jasotak erantzunen arabera, ikasturtean zehar jarraituko ditugun txandak egiten dira eta familiak informatzen ditugu. Datak hurbildu ahala familia eta tutorearen arteko koordinazioak hasten dira.
Gauza jakina da ikasle bakoitza, bakarra, berezia dela, baina egitasmo honen izenak berak adierazten duen bezala HH 1. mailatik hasi eta LH 6. maila bitarte, astean zehar protagonista bat izaten dugu gelan eta jarduera desberdinak burutzen dira zeinetan protagonista dagokion ikaslea den: izendapena, marrazkiak egin, ipuinez hornitutako motxila etxera eraman,... Honela bada ikasle guztiek izaten dute beraien aste berezia, nahiz eta ikasmailaz goiti joan ahala, jarduera kopurua gutxitzen den.
Jarduera hauez gain, familien bisita ere hor izaten dugu. Borondatezko jarduera izanik ez dira ikasle guztien familiak etortzen eta Haur Hezkuntza familia anitzen bisita izaten dugun bezala, LHko azken ikasmailetan ez dira hainbertze bertaratzen. Kasu hauetan beraien ekarpena etxean prestatzen dute eta ondoren gelakideekin partekatzen dute. Ateratzen ditugun argazkiak familiekin partekatzen ditugu Drive bidez eta bereziki familien bisita egunean taldearen argazkia ateratzen dugu familiarekin burututako jardueraren laburpena biltzen duen dokumentu batean txertatzen dugu.
Ondoren dokumentu guztiak inprimitzen ditugu liburuxka bat osatzeko.
Egitasmoari bukaera emateko, ikasle, familia zein irakasleei galdetegi bat pasatzen zaie eta balorazioa egiten da.
Jarraian txertatuko lehendabiziko argazkiak HH 1. mailako ikasle baten familiaren bisita ageri da. Haurren gustokoa suertatu zen ipuina kontatu zigun amak eta ondoren, etxetik ekarritako eta alabari hainbertze gustatzen zaizkion jokuekin jolasteko aukera izan genuen.
Bigarren argazkian berriz ere HH 1. mailako bertze familia baten ekarpena biltzen duen irudia ageri da. Bertan aita batek zuzendutako paseotxo bat eman zuten herriko bazterretan barna. Ondoren adinari egokitutako “Altxorraren bila” jolasa burutu zuten. Bukatzeko beraien etxeko lorategian jolas librerako denbora tarte bat izan zuten.
Ahal den heinean, berdintasunaren bidean aintzinera jarraitzeko egiten dituzten pausoak dira hauek.
Ekarpen hauek eta bertze batzuei bukaera emateko, familikideekin ateratzen dituzte argazkiak.
Eskertzekoa da familiek agertzen duten prestutasuna, egitasmoa aitzinera ateratzeko ezinbertzekoa da eta.