Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Robot margolaria", Alloko 6.mailako ikasleen azken proiektua

2022/06/21

Ekainean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak. Alloko IP “La Cruz” IPk “Robot Margolaria” izeneko proiektu xumea egin du, Natur Zientziak irakasgaian landutako azken gaiaren barruan (“Mundua nola mugitzen da'”.

Indarra, makinak, elektrizitatea, magnetismoaren inguruko oinarri teorikoa aztertu ondoren, robot pintore bat sortzea erabaki zuten taldekideek.

Irakasleak jarraitu beharreko urratsak adierazi zituen: diseinua, materialen prestaketa, exekuzioa eta aurkezpena. Zirkuitu elektrikoaren osagaiak lortu zituen baita, eta taldeka muntatu zituzten makinak ikasleek. "Zailena kableak ondo konektatzea eta robotaren hankak altuera berean uztea izan zen, ez erortzeko" - diote parte-hartzaileek.

Azkenik, antolatu zuten erakusketan beste mailetako ikaskideei aurkeztu zieten proiektua erta haiei ikaragarri gustatu zitzaien, batez ere txikienei, "Magia, magia!" esaten zutelarik bukaeran.

Ikasgelako ezagutzak gozatuz ikasteko aukera bikaina izan da proiektua, eta maiz zailak suertatzen diren kontzeptuak erraz eskuratu dituzte praktikan jarriz.

 

ENLACE VÍDEO: http://: https://drive.google.com/file/d/1UlzexgO0LjuyASBEsk-iIfvtdEoSJ25U/view?usp=sharing)