Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Zaraitzuko zubien ibilbidea" izeneko proiektua burutu dute Otsagabiako ikasleek

2022/08/16

Otsagabiako landa ikastetxeko irakas-taldea zenbait hezkuntza proiektu interesgarri sustatzen ari da azken urteotan, ikasleek komunitateari ekarpen erreala egiteko helburuarekin. Horren erakusgarri da Zaraitzu ibarreko zubiei buruzko informazioa eta testigantzak biltzen eta jendearen eskura jartzen dituen lan etnografiko hau.

Irakasleen gidapean informazioa bildu, hautatu eta antolatu ondoren, QR kodeak dituzten informazio-panelak sortu dituzte eta bailarako zubietan jarri dituzte. Hala, argazkiak, datu zehatzak, zubien eraikuntza ezagutu zuten biztanleei egindako elkarrizketak, lotutako pasadizoak eta abar ikus ditzake jendeak.

Metodo honekin eskolako irakasgaien berezko gaitasunak (soziala, Hizkuntza eta Komunikazioarena, matematikoa, zientifikoa, teknologikoa, ...) bizitza errealean eskuratzen edota aktibatzen dira, ikaskuntza esanguratsua delarik. Proiektua, gainera, belaunaldien ezberdinen arteko erronka komun bihurtu da, herriak eta bertako biztanleek elkar ezagutzen eta lurraldearekin loturak sortzen laguntzen duena.

Panelez gain, informazioa ikastetxeko blogean jarri dute:

https://otsagibhi.educacion.navarra.es/blogs/zaraitzukoqrak/category/etnografia-etnografia/zubien-ibilbidea-ruta-de-los-puentes/