Zentzumenen tailerra antolatu dute Etxalarko ikasle beteranoek, txikiendako - Zentzumenen tailerra antolatu dute Etxalarko ikasle beteranoek, txikiendako - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/06/04
Landagain eskolako LH 6 ikasmailako ikasleek prestatu duten “Zentzumenen tailerrean” parte hartzeko aukera izan dute HH-ko ikasle guztiek.
Bikoteka elkartuta, zentzumen bakoitza nola erakutsiko zieten pentsatu eta antolatu zuten. Kontuan hartuta, eskolako gazteenentzat esperientzia esanguratsua eta motibagarria izan behar zuela, beraien adinerako aproposak ziren zaporeak, usainak, abestiak, etab. aukeratu zituzten. Gainera, plastikako saioan, sari gisa domina batzuk prestatu zituzten.
Jolasak burutu baino 2-3 egun lehenago, ikasleen eskutik, beraiek antolatutako jardueran parte hartzeko gonbitea jaso zuten HH-ko tutoreek eta proposatu zizkieten enbora tarteen artean, egokiena iruditu zitzaiena aukeratu zuten.
Hitzorduaren eguna eta ordua iritsi zenean, LH-ko 6. mailako ikasleak txikienengana hurbildu ziren beraien bidelagun izateko. Jarduerak 60 minutu inguru iraun zuen. Hasiera batean LH 6 ikasmailan bildu ziren guztiak beraien azalpenak entzuteko.
Ondoren, beraiek erabakiak zituzten taldeak kontuan harturik, pixkanaka, bakoitza egokitutako zentzumenaren txokora joan zen. Honela, ikasleak DASTAMENA, IKUSMENA, ENTZUMENA, USAIMENA eta UKIMENAren txokoetara joan ziren.
Bertan, eskolako zaharrenek prestatutako jarduerak burutu zituzten.
Jarduerari bukaera emateko gure eskolako txikienek domina bana jaso zuten zaharrenen eskutik.
Erran behar da ikasle guztiek hagitz ongi pasatzen ari zirela trasmititu zutela, alaitasun eta lasaitasun aurpegiak ikusten ziren. Txikiak joan-etorrian lasai eta babestuak sentitu zirela uste dugu eta aldi berean zaharrenak bidelagun eta arduratsu. Bertzelako jardueretan ere prozedura honekin jarraitzea positibotzat ikusi zen.
ESKERRIK ASKO GUZTIEI, BATZUEI ANTOLATU ETA BIDELAGUN IZATEAGATIK ETA BERTZEEI HAIN ONGI PARTEHARTZEAGATIK!!