Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left EGUNERO MARTXOAK 8! PULUNPARIAK ERE, BERDINTASUNAREN ALDE!

2022/03/09

Atzo egun berezia izan zuten Iturengo Pulunpa eskolan, Emakumeon Nazioarteko Eguna ospatu zuten eta. Honen harira, hainbat ekintza berezi burutu ditugu, beste behin, haurrekin berdintasunaren garrantzia azpimarratzeko eta lantzeko asmoz:
 
* Laura Elizaldek, herriko autobus gidaria etorri zitzaien eta bere txoferraren lanaren inguruan solasteaz gain, haurren galderei erantzun zien.
 
 
* Naroa Elizaldek, bestalde, ADOS pilota elkartearen kide eta pilotari profesionalak, bere ibilbideaz eta ADOS nola eta zertarako sortu den azaltzeaz gain, haurren galderei erantzun zien. Ondoren, pilotan aritu ziren berarekin.
 
* LH5. mailako ikasleek ere bazuten zerbait prestatua. Beraien amatxien biografiak aurkeztu zituzten, besteak beste,  lehen eta oraingo gizartea nolakoa zen eta nolakoa den, eta berdintasunean oinarrituz nola jokatu beharko lukeen aztertzeko aukera izan zutelarik.
 
 
 
 
* Azkenik, " NIRE GORPUTZA DA" abestia eta koreografia prestatu eta grabatu zuten, dron baten laguntzaz, gainera.