Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "TX 8.0" kontzertu didaktikoa Otsagabiko Eskolan

2025/12/09

Joan den azaroaren 20an, "TX 8.0" kontzertua izan genuen Otsagabiko Eskolan, Nafarroako Txistularien Elkartearen eskutik. Antzeztutako istorio bat hari gisa hartuta, ikasle, irakasle zein familiek txistuaren unibertsoko instrumentu zenbait (txistua, xirula, silbotea, danbolina, bonbetea...) eta akordeoia zuzenean entzun eta ikusteko aukera izan zuten, Javier Irigoien, Garbiñe Sertutxa, Alfonso Iturria eta Iker Larrauri musikari finen interpretazioekin gozatu bitartean.

 

Kontzertu hau euskal musika-tresna tradizionalen ezagutza eta erabilera bultzatzeko helburua duen "Bidaia euskal musikan: naturaren soinutik digitalizaziora" berrikuntza proiektuaren barnean kokatzen da eta aipatu berrikuntza proiektuarengatik eskolak jasoko duen dirulaguntzari esker ahal izan da finantzatu.