Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Txalaparta hutsa" kontzertu didaktikoa, Otsagabiko Eskolan

2023/12/19

Joan den azaroaren 29an Hutsun txalaparta taldearen bisita izan zuten eskolan.

Mikel Urrutiak eta Anai Cambrak osatzen duten taldeak ikuskizun mamitsua eta kalitate handikoa egin zuten bi aldiz: lehendabizikoa DBH eta LH5 eta 6. mailako ikasleendako; bigarrena, 5 urte eta LH1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleendako.

Mota askotako txalapartak (tradizionala, afinatua, harrizkoa, tobera, kirikoketa... ) jotzeaz gain, musika-tresna honen historioan zehar murgildu zituzten partaideak, 70. hamarkadatik gaur egun arteko ibilbide osoa azalduz.

Zaraitzuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari esker egin ahal izan zen emanaldi hau, Gozamenez programaren barruan sartuta.