"Txiki eta handi, handi eta txiki, denak elkarrekin", Bortzirietako ikastetxe publikoak - "Txiki eta handi, handi eta txiki, denak elkarrekin", Bortzirietako ikastetxe publikoak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Bortzirietako herri eskola publikoek euren hezkuntza-eredu komunitarioa aurkeztu dute
2026/03/09
Bortzirietako herri eskola publikoek kanpaina bat abiatu dute euren hezkuntza-proiektua ezagutarazteko eta familiei eskola komunitatearen parte izatera gonbidatzeko.
“Txiki eta handi, handi eta txiki, denak elkarrekin” lelopean, eskolek hezkuntza hurbila, komunitarioa eta ingurunearekin lotua aldarrikatzen dute.
Sarea Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako eskolek osatzen dute, eta elkarlanean aritzen dira eskualdeko bigarren hezkuntzako institutuarekin ere.
Eredu honek aukera ematen du kalitatezko hezkuntza publikoa landa-ingurunean eskaintzeko, adin desberdinetako ikasleen arteko bizikidetza, euskararen erabilera eta komunitate osoaren parte-hartzea sustatuz.
Eskola-matrikulazio garaia dela eta, Bortzirietako eskolek familiei gonbidapena luzatzen diete euren hezkuntza-proiektua gertutik ezagutzeko.

