Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left “Herri bat, eskola bat; publikoa eta euskalduna”

Aldarrikapen horrekin itxi zuten ikasturtea Sakanako Herri Eskolek

2024/09/18

Ikastetxe bakoitzeko ikasturte amaierako jaian komunitate osoaren artean pankarta egin eta argazki erraldoia atera zen, gero ikastetxe guztietako argazkiekin amankomuneko aldarrikapena osatu eta hedatzeko.

Ikasturte honetan, aldarrikapeneko leloari jarraiki, herriaren biziraupenerako landa eskola publikoek dugun paper garrantzitsua hedatzen eta administrazioari lan honetan gurekin bat egin dezaten eskatzen jarraituko dugu.