Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Sakanako Eskola Publikoek irakurketa eta idazketari buruzko prestakuntza batean parte hartzen ari dira

2026/09/24

Sakanako 9 eskola publikotako 126 irakasle irakurketa eta idazketa eskuratzeko prozesuari buruzko prestakuntza espezializatuan parte hartzen ari dira. Prestakuntzaren helburua irakasleen etengabeko prestakuntza indartzea eta ikastetxeetako jardun pedagogikoen hobekuntza sustatzea da.

Sakanako 9 Herri Eskoletako 126 irakasle parte hartzen ari dira ikasturte honetan “Irakurketa-idazketa eskuratzeko prozesua: ikastetxean ezartzeko lan-proposamenak” izeneko 13 orduko formakuntzan. Prestakuntzaren helburua irakurketa-idazketa eskuratzeko prozesuaren inguruko ezagutza eta tresnak eskaintzea da, ikastetxeetako praktika pedagogikoa aberasteko eta hobetzeko.


Prestakuntza Raúl Gutiérrez Fresnedak ematen du. Gutiérrez Fresneda Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikopedagogian lizentziaduna etaLehen Hezkuntzako irakaslea da eta Ikaskuntza Zailtasunetan eta Esku-hartze Psikopedagogikoan masterra du. Gaur egun, Alacanteko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta esperientzia zabala du Haur eta Lehen Hezkuntzan, baita irakasleen prestakuntzan eta dibulgazioan ere.


Formakuntza Altsasuko Lanbide Heziketako Institutuko areto nagusian egiten ari dira eta iraila eta urtarrila bitartean burutuko dira saio presentzialak.


Sakanako Herri Eskoletatik bereziki azpimarratu nahi da sareko 9 ikastetxeek parte hartu izana, elkarlanerako eta hobekuntza partekaturako duten konpromisoa erakutsiz. Izan ere, etengabeko prestakuntza eta hobekuntza profesionala funtsezkoak dira eskola publikoaren kalitatea bermatzeko.


Era berean, irakurketa-idazketa prozesuaren inguruko prestakuntzak garrantzi berezia du, ikasleen hezkuntza-ibilbidean funtsezkoak diren gaitasunak baitira. Prestakuntza honen bidez, irakasleek ezagutza eta estrategia berriak eskuratzeaz gain, beren praktika pedagogikoak berritzeko eta hobetzeko konpromisoa berretsi dute, ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko.