Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

2023/10/16

Atzo, urriak 15, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen. 

Egun hori 2007ko abenduaren 18an finkatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak landa-eremuko emakumeek (emakume indigenak barne) ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-aldaketetan duten zeregin erabakigarria aitortzeko.

Horrekin, gainera, bidezko globalizazioa lortu nahi da, pobrezia ezabatuz. Izan ere, gure herrialdeak ezin du jarraitu landa-eremuko emakumeen talentua alferrik galtzen. Beste emakume bakar bat ere ez delako atzean geratzen. Landa-eremuko emakume konektatuak eta ahaldunak.

Hori dela eta, Nafarroako Toki eta Lurralde Erakundeen Berdintasunerako Tekniken Sareak kanpaina bateratua prestatu du "emakumeek landa eremuko zainketa sisteman egiten duten ekarpena nabarmentzeko". Kanpainaren helburua da "erronka garrantzitsuak planteatzen dituen eta emakumeek zeregin erabakigarria duten landa-ingurunearen egungo egoera ikusaraztea".

Nafarroako udalek eta zenbait landa-eskolek ere bat egin zuten ekimenarekin ekintza anitzak antolatuz: hitzaldiak, bisita gidatuak, elkarrizketak, etab.

#MujeresRuralesDigitalizadasFM kanpainaren bideoa

Nazio Batuen artikulua

Albistea BERRIAn

Elkarrizketa erran.eus

Albistea erra.eus: Bisita gidatua

Nafarroako Erdialdeko Kontsortzioaren jarduerak

 

Gurera itzulitz, Auzperriko landa eskolak bat egin nahi izan zuen ospakizunarekin eta programa berezia antolatu zuen.

Hasteko, aldez aurretik prestaturiko kamishibai ipuin bat kontatu zuten hainbat ikaslek, eta hormairudi polit bat margotu zuten guztiek elkarrekin.

Ondoren, Pili eta Elvira herrikideekin batera gaztaroko bizipenak eta lanari, familiari, eskolari eta abarri buruzko mahai-inguruan hartu zuten parte.

Oso jardunaldi polita izan zen!