Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Emakumeen aurkako Indarkeriaren Aurkako oihua Nafarroako landa eskoletan

2022/11/28

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako landa-eskoletako irakasleek hainbat jarduera antolatu dituzte, gazteenen sentsibilizazioari eta parte-hartze aktiboari laguntzeko, egungo egoera aztertzeko eta gizarte berdintasunezkoagoa eraikitzeko. 

Gaur egun, emakumeen eta nesken aurkako indarkeria da giza eskubideen urraketa zabal, iraunkor eta suntsitzaileenetako bat. Generoen arteko desberdintasunak mundu osoan irauten du. Hura akabatzeak ahalegin handiak eskatzen ditu sustrai sakoneko bereizkeriari aurre egiteko; askotan, gizonen nagusitasun jarrerak (patriarkalak) eta horiek dakartzaten gizarte-arauen sorburu eta aldi berean ondorioa da.

 

Obanosko landa eskolan sakon landu zen gaia aste osoan eta gogoetak honako balioak finkatu zituen helburu: pertsona guztien arteko tratu ona, desberdintasunekiko errespetua, banakako eta taldeko desioak, ditugun aukera ugariak eta garrantzizkoa: inork hegoak moztu eta nahi dugun lekura iristea. Zure hegoek erramaten zaituzte tokira lelopean, emakumeen askatasuna aldarrikatzen zuen "photocall" koloretsua sortu zuten ikasle, irakasle eta familiek elkarlanean, hego margotuekin.

 

 


Igantziko ikastetxeko komunitateak, bere aldetik, astean osoan zehar landu zuen gaia baita. Nahitaezko hausnarketaz gain, aurten indarkeria matxistak erahildako emakumeen datuak bildu eta maskarez isladatu zituzten, lakio moreak egin eta banatu zituzten, Bortziriko Berdintasun Zerbitzua bisitatu zuten, leiho more bat egin zuten emakumeen askatasuna adierazteko eta genero-indarkeria arbuiatzeko kontzentrazioa burutu zuten udaletxearen aurrean.

 

 

 

 

Eloko Santa Barbara landa eskolak lazo lilaren tailerra egin zuen A25a baino lehen familien partehartzearekin, ondoren gogoeta-jarduerak egin zituzten eskolan eta esloganak sortu zituzten. Horiek hilaren 25ean erakutsi zituzten udalerrian barna egindako ateraldian. Ikasturte honetan beren mezuak positiboak izatea erabakita zuten, guztion artean ongi sentiarazten gaituzten jarrera eta tratuan arreta jartzea, alderdi negatiboei erreparatu beharrean. Irteera Udaletxeko plazan amaitu zen, bertan beren esaldi guztiak eta Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek asmaturiko olerkia irakurri zituzten.

 

 

 

Legasako Kuku eskolan Maite nauenak ongi tratatzen nau izenburua duen unitate didaktikoa garatu zuten azaroaren 25ean. Bihotz gorriak margotu zituzten Haur Hezkuntzan, Urdaburutarrak ipuinaren bideoa ikusi zuten 1.zikloan, hausnarketa jardunaldia egin zuten 2.zikloan eta Rozalenen La puerta violeta abestia ikasi zuten, noski, albiste hau idazteaz gain zaharrenek. Paper handi batean esku moreak estanpatu zituzten guztiek, gaiarekiko atximimendua eta konpromisoa adierazteko eta familia argazkia egin zuten akitzeko.