Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko eguna Nafarroako landa eskoletan - Emakumeen aurkako indarkeria deuseztatzeko eguna Nafarroako landa eskoletan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2021/12/01
Hitzaldiak, eztabaidak, kontzentrazioak, ipuinen eta/edo albisteen irakurketa dialogikoa, dramatizazioak, kartelak eta horma-irudiak egitea... dira Nafarroako eskola txikietan "Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko eguna" dela eta egin diren era askotako jardueretako batzuk.
Ikasleek, irakasleek eta familiek parte hartu dute haurren arteko berdintasun-harremanak sustatzeko ekimenetan, genero-indarkerien oinarrizko prebentzio gisa, estereotipoetatik urrun dagoen nortasuna eraikitzen laguntzeko, gizarte-rolak zalantzan jartzeko eta nortasuna indartzeko, emozioak kudeatzen ikasteko eta tratu onen oinarri gisa aniztasuna errespetatzen ikasteko.