Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Artea nagusi Lizarraldeako landa eskoletan Emakumeen Nazioarteko Egunean

2022/03/14

Emakumearen Eguna Miranda Argako ikastetxean

Miranda Argako San Benito landa eskolak egun horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean duen garrantzia azpimarratu du. Ikasleek bi kartel margotu dituzte, beren oinetatik ibilitako bide batetik elkartuta, emakumeek berdintasuna lortzeko egindako urratsak ikusarazteko.

 

---

Emakumearen Eguna Alloko ikastetxean

Alloko La Cruz HLHIPak Historia markatu duten hiru emakumeren inguruko hainbat ekintza burutu ditu: Frida Kahlo, Coco Chanel eta María Montessoriren biografia ezagutu, hormairudiak egin, ikasleek argazkia egiteko "Photocall" delakoa, besteak beste.

Mural

 

 

Photocall