Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Abenturaz beteriko bidai ahaztezina

2026/06/19

Arantzako landa eskolako 1. eta 2.DBHko ikasleek ikasbidaiako abenturak kontatu dituzte

 

IKAS2

 

Garazi Zulaika, Oihan Leiza, Eneit Elizalde eta Intza Ugaldek datzia

 

Azkenean ailegatu zen eguna, denbora asko espetu genuen egun hau iristeko. Trenean denbora asko pasatu genuen eta luzea egin zitzaigun gogo asko genituelako iristeko. Azkenean ailegatu zitzaigun eguna!!

Portaventurara joan ginenean atrakzio asko egin genituen; Furius Bako, Dragon Khan, Shambala… Uretan bustitzeko atrakzioak ere egin genituen; Tutuki splash, Troncos…

Anekdota bat ere bagenuen, ikasle guztiok expressa bagenuen eta ikasletako batek expressa erabilia zuen eta orduan berriz ibili nahi zuenez express berdinarekin sartu zen eta gainera utzi egin zioten, ez ginen entetu express hori erabilia zela. Gero besteak berdina egiten saiatu ginen baina ez zuen balio, eta atzera joan behar izan genuen.

Jarduera guztiak gustatu zitzaizkigun.

Hotela ere polita zen, mutiko gehienak egunero pin ponen ibiltzen ginen eta ez ginen aspertzen. Baina batzutan pistinan, hotelean bueltaka… ere ibiltzen ginen. Hoteleko bufeta ederra zen!!

Azkeneko egunean trenean Iruñira joaki ginelarik trena gelditu egin zen, eta ordu bat beroz eta agobiatuta pasa eta gero poliziak etorri zitzaizkigun, azkenean trena ez zen moldatu eta oinez karreteraraino joan behar izan genuen.

Nekatu egin ginen azkenerako baina esperientzia izugarria izan zen guretzat!