Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Abian da Sakanako herri eskoletako ikasleen arteko I.Gutun Trukaketa

2024/12/24

Sakanako Herri Eskoletako Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailarainoko 335 ikasle dira gutun trukaketa honetan parte hartzen ari direnak.

Ekimenaren helburu nagusiak idazteko testuinguru errealak eskainiz ikasleengan idazketarekiko motibazioa eragitea eta aldi berean, zonaldeko ikastetxe nahiz herri ezberdinetako ikasleen arteko elkar ezagutza sustatzea dira.

 

 

Dinamika aurrera eramateko, ikastetxe ezberdinetako ikasleen artean bikoteak osatu dira. Honezkero, lehenengo txandan idaztea egokitu zaien ikasleek euren gutunak idatzi dituzte eta hartzaileek jaso. Orain hauei dagokie egokitutako bikoteari erantzutea.

Ikasleak gogotsu ari dira idazketa lanetan eta nola ez, ikusmin handiz gutuna jaso arteko momentuaren zain. Udaberrian Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailakoen artekoa jarriko dugu martxan.

Eskolen arteko elkarlan xume eta aldi berean polita oraingoa.