Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Landa eskoletarako eTwinning" ikastaroan izena emateko epea zabalik

2021/12/09

eTwinning, Europako Batasuneko Hezkuntza, Prestakuntza, Gazteria eta Kirol arloko Erasmus+ programaren parte da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiliz, Europako ikasleen arteko lankidetza sustatzeko helburu nagusia duena.

Azpiegitura eta harremanak eskaintzen ditu irakasleek ideiak trukatu eta proiektu komunak garatzeko, baita on-line prestakuntza eta garapen profesionalerako doako aukerak eskaini ere.


Jarduerak on line saio bakarra izango du. Bertan programak landa-eskolari eskaintzen dizkion aukera ugariak erakutsiko dira eta teknologia eta metodologia aktiboen bidez zentroen arteko lankidetza-lanaren adibideak emango dira.

Informazio gehiago eta izen-ematea