Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bidea irekitzen

Alloko ikastetxe publikoko ikasleek Uxue Loizuren bisita izan dute eta “Bidea irekitzen” proiektua aurkeztu die.

2023/03/08

Arabiako basamortuan eskalada-bide berriak irekitzea ez da edonork konta dezakeen zerbait. Kirolari gizonezkoek irekitzen baitituzte gehienetan eskalatzeko bide berriak.

Uxue Loizu eskalatzailea partaide den Espainiako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioko (FEDME) emakumezkoen alpinismo taldeak, ekintza burutu eta ikusgarri egitea lortzen ari da "Bideak irekitzen" proiektuarekin. “Emakumeek ere bidea ireki dezakete” da beren leloa.

Eta aurtengo Emakumeen Eguna ospatzeko, Uxuek proiektua aurkeztu zigun martxoaren 2an gure ikastetxean.

Ikasleek Uxueren kontakizunarekin gozatu zuten. Suhiltzailea, lanbidez; alpinista, bihotzez; eta marrazkilaria, zaletasunez. Gure ikasleentzako eredua, gaur eta bihar gure kirolarien lidergoaren eta rol berrien adibidea.

Berak emandako tailerrean Alloko La Cruz ikastetxe publikoko ikasleek bertatik bertara ezagutu zuten zer den harkaitz eta izotzezko eskalada, nola erabil dezakegun edozein arraildura “friend” bat ainguratzeko edo zein zapatila mota behar diren diedro-angelu txiki batean ondo finkatzeko.

Lehen ez gizonezkoek ez emakumezkoek eskalatu gabeko 400 metroko paretak eskalatzeak oso hunkigarria izan behar du. Bidea irekiz, esperientzia ahaztezina eman dion proiektu bat dela kontatu digu Uxuek, baita zer polita den paretan sokatik zintzilik lo egitea, eskalatzen ari zaren bidea ez dela segurua konturatzen zarenean pasatzen duzun beladurraz hitz egin ere, paretakidearekiko harreman bereziaz, eta abar.

Aurkezpenaren ondoren, hamarnaka galdera egin zizkioten gure ikasleek: Zenbat leku ezagutu dituzu? Kobazuloetan lo egin duzu? Zer da zailena, harkaitzetan edo elurretan eskalatzea? Zenbat denboraz eskalatu duzu gelditu gabe?... Pazientzia handiz erantzuten zuen Uxuek.

Agurtzeko unean, txalo zaparrada handia eta poz-aurpegiak ziren nagusi.

Eskerrik asko, Uxue eta bide berriak irekitzen dituzuen emakume guztiei!