Irakurketa sustatzeko ekintzak Arantzako liburutegian - Irakurketa sustatzeko ekintzak Arantzako liburutegian - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/06/29
Arantzako herriko liburutegia kudeatzen duten arduradun bolondresen eskutik, bertara joateko eta irakurketarekin loturiko jarduera ezberdinetan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen Arantzako landa eskolak.
Proposamenak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, herriko liburutegiaren erabilera sustatzea. Bertzetik, haurren artean irakurzaletasuna bultzatzea.
HOrretarako, taldeka liburutegira hurbildu dira eta arduraduren prestatu dituzten ekintzetan parte hartu dute.