Udaberriko jarduera osagarriak Barasoaingo landa eskolan - Udaberriko jarduera osagarriak Barasoaingo landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/05/31
Eeguneroko lanari ukitu ludikoa eta zirraragarria ematearren ikasleekin egiten dituzten jardueretako batzuk erakutsi dizkigu Barasoaingo Martín de Azpilcueta HLHIPak.
LIBURUAREN EGUNA
Jarduera garrantzitsua da eskolan. Aste Santu aitzinean ospatu zuten aurten.
Ongietorri bero baten ondoren, seigarren mailako taldeak “Tximeleta-belarriak” ipuina kontatu zien ikastetxeko gainerakoei hiru hizkuntzatan.
Ondoren, berriro entzun zutezten irakasleen ipuinak, eskulan tailerrak burutu zituzten, jolastoan adin ezberdinen arteko irakurketa egin zuten... Oso nabaria zen azken bi urteotan eskolako gauza txiki hauen falta.
Eta goizaren amaieran, familiek beren seme-alaben lanak ikusi zituzten, eskolako sarreran kokaturik. Zenbat tximeleta desberdin!
Mariposa, butterfly, papallona, bolboreta, borboleta, farasha فراشة, lepp-lepp A las pocas mariposas que aparecieron tímidamente el 25 de noviembre se le fueron añadiendo bastantes más el 8 de marzo y el pasado 13 de abril, fecha en la que celebramos nuestro particular Día del Libro, invadieron la entrada del cole formando perfectos caleidoscopios. En diferentes culturas la mariposa ha sido o es símbolo del amor, de la feminidad, de la ligereza, de la inconstancia, de la belleza, de la sensualidad, de la inmortalidad, del alma, del cambio, de … Nosotras a través del cuento Orejas de mariposa hemos querido incidir, junto con nuestro alumnado, en la autoestima, en el ir creciendo poco a poco, sin presiones, en el saber hacer frente a las críticas y en la aceptación de cómo somos y de nuestras diferencias; encontrando en ellas la igualdad.
| Pinpirin, mitxeleta, pitxoleta, papilona, marisorgin, inguma, pinpilipauxa, tximeleta, altxalilia, ...hitz horiek, besteak beste, etengabeko metamorfosia adierazteko. Ba al dakizue bereziak zaretela eta zuetako bakoitzak zuen denbora behar duzuela hazitzeko, munduari aurre egiteko? Gure laguntza izanen duzue. -Maddi, belarri-handi! -Ama, zuk uste duzu belarri handi eta zabalak ditudala? -Ez, alaba. Zuk tximeleta-belarriak dituzu. -Bai, baina, nolakoak dira tximeleta-belarriak? -Belarri bereziak dira, buruan tximeletak bezala hegaka ibili, eta gauza itsusiak mila kolorez margotzen dituztenak. Zuekin partekatu nahi ditugu sentitutako momentu xume eta berezi horiek. |
ZUHAITZAREN EGUNA
Ikastetxeak Udalarekin lankidetzan aritzeko aukera izan zuen zuhaitz landaketan. Ongietorri beroa izaten du eskolan ekimen honek.
Une egokia da Naturari egunero kentzen diogunetik pixka bat itzultzeko eta gure ekintzen aztarna ekologikoari buruz hausnartzeko. Gure zuhaitzek:
- Airea garbitzen dute
- Lurzoru emankorrak eratzen dituzte
- Higadura saihesten dute
- Ibaiak garbitzen dituzte
- Akuiferoetarako ura hartzen dute
- Faunarentzako babeslekuak dira
- Lurzoruaren tenperatura orekatzen dute
- Beste espezie batzuk ezartzen laguntzen dute
- Lurzoruko elikagaiak birsortzen dituzte
- Paisaia hobetzen dute
Z uentzat
g U retzat
H aziak
b A besa
I tzala
e T orkizuna
bi Z ia
b A soa
parte K atzea