Hezkuntza jarduera anitzak Otsagabiako landa eskolan - Hezkuntza jarduera anitzak Otsagabiako landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/06/10
Eguraldi ona aprobetxatuz, kalera bota da Otsagabiako eskola hainbat proiekturekin.
Batukada tailerra
Ikastetxeak, Hezkuntza Departamentuaren batukadarako musika-tresna sortaz baliatzeko aukera izan du joan den apirilean, eta ederki aprobetxatu dute! Hilabetea osoan zehar aritu dira jo eta jo ikasten 5. eta 6. mailako ikasleak musika irakaslearekin, eta bukatzeko emanaldia eskaini zuten eskolako jolastokian.
Saguzarren gaua
Maiatzaren 9an LH 3-6 eta DBH1 eko ikasleak Juan Tomas Alcalde ikerlariaren eskutik saguzarrak ezagutzeko gau ibilbide bat izan zuten. Otsagabiko NIZeko eskaileretan eman zien hasierako informazioa. Ibilbidean zehar “Ekolokalizazioa” nola grabatu eta entzungo genuen azaldu zuen. Haren hitzetan, saguzar espezie bakoitzak frekuentzia desberdina duenez, teknologiarekin identifikatu ditzakegu.
Ondoren, Otsagabiako herria utzi eta Irati aldera abiatu ziren oinez sagurren frekuentzia identifikatzeko tresneria guztiarekin. Aldez aurretik, datu batzuk bildu zituzten, hala nola, data, ordua, tenperatura, haizea eta klimatologia. Datu hauek berriz gauaren bukaeran bildu ziren, ikerketan konparaketa egiteko. Ibilbidean ilunduz joan zen.
Geldiune luze bat egin zuten Zatoia ibai ertzean, bertan bildu zituzten datu gehienak eta saguzarrak ehizatzen ikusteko aukera izan zuten. Soinu mota desberdinak eta abiadura erabiliz, saguzarrek nola ehizatzen zuten ere identifikatzeko aukera izan zuten.
Irteera aurretik, ingurugiro basozainak saguzarren ezaugarriak azaltzeko hitzaldi bat eskeini zien.
Gai eta gau interesgarria izan da ikasle askorentzat, inguruan ugaria eta ohikoa den ugaztun ezezagun bat ezagutzeko eta identifikatzeko aukera izan zuten eta.