Agur erran dio Zigako herriak bere eskolari - Agur erran dio Zigako herriak bere eskolari - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/06/12
Joan den ekainaren 7an, Zigako eskolaren hetsiera besta ospatu zen Zigan. Bestaren izenak argi erraten duen bezala, aurtengo ikasturtea Zigako eskolaren azken ikasturtea izango da eta horregatik, herritarrak elkartu egin ziren.
Eguneko egitura anitza izan zen. Hasteko, goizeko hamaiketan eman zitzaion hasmenta bestari etxafuego eta kalejira batekin. Ondoren, eskolan sortu genuen museoaren irekiera ekitaldia egin genuen. Herritarrak ikasturtean landutako proiektuaren emaitza ikustera gonbidatu nahi izan genituen eta horretarako, gela museo bilakatu genuen. Museoan garai ezberdinetako argazkiak, bideo bat, proiektuan sortutako liburua eta bisita-liburu bat paratu genituen ikusleentzat. Museoa irekita zegoen bitartean, eskolako parkean gosaria zegoen bertaratutako guztiendako, gure bailarako herritarra den Gorka Goñi-ren aldeko postua; non zozketa ezberdinetarako zenbakiak, txapak eta eskumuturrekoak salgai zeuden, eta frontoian frontenis txapelketa egin zen.
Museoko bisitak akituta, eskolako ikasleok opari ttiki bat egin genien gure maistra diren Maite eta Leireri eta gero, herriko elizako eskaileretan argazkiak atera genituen egun honen oroigarri. Argazkiak aterata, herritar batzuk aurreskua dantzatu zuten eskolako ikasle eta ikasle ohi guztiak omenduz.
Aurreskuaren ondoren, bazkaria izan genuen Etxenikea etxeko larrainean. Bazkaldu eta gero, gasnaren zozketa egin zen eta baita herritar batek egindako lore-ontzi pertsonalizatu baten zozketa ere. Eguna borobiltzeko, haurrendako puzgarriak izan ziren eta baita dantzaldia ere.
Egun polita izan zen eta eguraldia lagun izan genuen ospakizunean.
AUPA ZIGAKO ESKOLA!




