Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Aileen Ripa, emakumezkoen eskubaloiaren erreferenteak, Erronkariko eskola bisitatu du

2026/06/01

 

Maiatzaren 5ean, Erronkariko Julián Gayarre Eskolako eta Ainariak Institutuko ikasleek Aileen Ripa eskubaloi jokalari nafarra ezagutzeko aukera izan zuten, emakumezkoen kirolaren erreferenteetako bat.

Bisitan zehar, Aileenek bere kirol-ibilbidea eta bizipenak partekatu zituen ikasleekin. Eskubaloiak eman dizkion balioez hitz egin zuen, hala nola ahaleginaz, iraunkortasunaz, talde-lanaz eta norberaren helburuak lortzeko konpromisoaz. Ikasleek interes handiz jarraitu zituzten haren azalpenak, eta galderak egiteko aukera ere izan zuten.

Hitzaldiaren ondoren, jardunaldiaren zatirik praktikoena iritsi zen. Aileenek berak gidatutako saio batean, ikasleek eskubaloiaren oinarrizko trebetasunak landu zituzten eta kirolaz gozatzeko aukera izan zuten giro ezin hobean.

Jarduera hau Nafarroako Kirolaren Institutuak sustatutako programaren barruan kokatzen da. Programaren helburua emakume kirolarien lana ikusaraztea da, neska-mutilen artean kirolaren balioak zabaltzea eta emakumeek kirolean duten presentzia indartzea, erreferente positiboak eskainiz.

Eskerrik asko, Aileen, gurekin partekatu dituzun bizipenengatik, zure gertutasunagatik eta erakutsitako ilusioagatik.

Zorionak, Aileen!

Gora emakume kirolariak!