Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Albaola museora joan da Etxalarko eskola ikasturte bukaera ospatzera

2026/07/24

Testua eta argazkiak: Etxalarko Landagain ikastetxea

 

Ekainaren 18an Pasaiako Albaola museora ikasturte bukaerako ateraldia egin genuen.
Goizeko 9tan Etxalartik atera eta Pasaiarantz abiatu ginen eskolako ikasle-irakasle guztiak. Han hamaiketakoa egin ondoren, museoa bisitatu eta ezagutzeko aukera izan genuen.

 

Aunitz disfrutatu eta ikasteko aukera izan zen eta hagitz interesgarria suertatu zitzaigun.
Elkarrekin bazkaldu eta jostatzeko tarte bat hartuta berriz ere Etxalarrera itzuli ginen. Gustora pasa genuen eguna eta zeinen polita izan zen eskola mailan denek ekintza berberaz disfrutatu ahal izatea.

 

Orain bai, udako oporraldiaz gozatzeko prest gaude!

Ongi-ongi pasa udara eta aunitz disfrutatu!!