Almandozko landa eskola kanpaldira joan da - Almandozko landa eskola kanpaldira joan da - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/06/04
Joan den apirilaren 1ean Almandozko eskola Zarautzera joan zen kanpaldira eta kronika partekatu dute.
Apirilaren 1ean herritik ateratzeko jarduera bat antolatu genuen eskolan. Eguna ailegatuta, 9:00etan Almadozko ikasleek autobusa hartu eta Zarautzera abiatu ginen. Ailegatu bezain pronto, aterpetxean maletak utzi eta gosaldu genuen. Geroxeago Zumaiako bidea hartu genuen.
Han, Zumaian, arrantza-aparailuen inguruko tailerra egin genuen. Beranduago bazkaldu eta arrantza egin genuen. Arratsaldean San Telmo ermitara igo ginen flyschak ikustera. Gero hondartzara jaitsi ginen merendatzera. Merendatu ondoren autobusa hartu eta aterpetxera itzuli ginen.
Ailegatu ginenean logelak ikusi eta jolastera joan ginen. Beranduago afaldu genuen. Hurrengo egunean hondartzara joan ginen eta izozki bat jan genuen.
Arras ongi pasatu genuen!!!