Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left “Urpealdia” musikalak Sakanako ikasleak batu ditu etorkizunari, bizikidetzari eta jasangarritasunari buruzko esperientzia hezitzaile eta hunkigarri batean

2026/05/20

 

Sakanako herri eskoleta ezberdinetako LH5 eta LH6. mailetako neska-mutilek ekintza berezia izan dute berriki: Altsasu BHI institutuko DBH4 mailako musikako ikasleek prestatutako musikala ikusteko aukera.

Ikasleek oso gustura jarraitu dute emanaldia, musikala, esperientzia aberasgarria izan delarik guztientzat. “Urpealdia” izeneko ikuskizunak etorkizuneko mundu bat irudikatzen du: poloen urtzearen ondorioz, Sakana urpean geratu eta biztanleak bi uhartetan banatzen dira, non biziraupenerako bi eredu ezberdin garatzen diren—teknologian oinarritutakoa eta naturari lotutakoa—, azkenean, bien arteko elkarlana ezinbestekoa dela erakutsiz.

Trama honen bidez, musikalak gaur egungo hainbat gai garrantzitsu jorratzen ditu: larrialdi klimatikoa, baliabideen erabilera arduratsua, adimen artifizialaren erronkak, genero-berdintasuna, hizkuntza eta kultura ondarearen babesa eta baita bizikidetza, inklusioa eta maitasuna ere.

Ekimenak hainbat helburu bete ditu; eskola ezberdinetako ikasleen arteko topagune bihurtu, gure eskoletako ikasle ohiek sortutako ikuskizunaz gozatzeko aukera eman eta halaber, etorkizun hurbilean egingo duten hezkuntza-etapa aldaketari begira, institutura hurbilketa atsegin bat egitea. Gainera, horrelako ekimenek zonaldeko eskolen eta institutuaren arteko loturak sendotzen ere laguntzen dute, honela, hezkuntza-komunitatearen kohesioa sustatuz.

Zorionak Altsasu BHIri ikuskizun bikainagatik!