Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Nafarroako hazien inguruko lana burutu dute Otsagabiako ikasleek

2023/06/02

Nafarroako hazi zaharrak berreskuratzeko helburuarekin, Nafarroako Hazien Sareko bi kideren bisita jaso zuten udaberri hasieran Otsagabiako ikastetxeko 2.DBHko ikasle eta irakasleek, beren Baratzea ikertzen proiektuaren barrenean.

Bisita horretan, sarearen lana zein den azaldu zieten eta ondoren, beraiek ekarritako hainbat hazi erein zituzten eskolako negutegian.

Nafarroako nakazal bioaniztasuna mantentzea da talde honen helburu nagusia eta hainbat nekazariekin harremanetan daude hazi horiek galdu ez daitezen eta galzorian daudenak berreskuratu daitezen, bankua sortuz eta ekoizleen artean elkarbanatuz. Asmo horrexekin etorri ziren ikastetxera: hazi zaharren elkartrukea egin.

Ondorengo hazi hauek erein zituzten:

● Lerin eta Artaxoako tomateak

● Lerin eta Irunberriko krispilla urazak

● Artaxoako kalabazina

● Zufiako pepinoa

● Irunberriko porrua


Oso interesgarria izan zen jarduera eta oso pozik daude  ikasle, irakasle eta sarekideak orain eskolak sare horretan parte hartzen duelako eta nekazal bioaniztasunari jarraipena ematen ari direla ulertzen dutelako.