Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

2022/12/20

Ameli eta Xirrikituen jostunak Baztango herrietako eskoletan izan dira bisitan orain dela zenbait aste Amaiur ipuina bertako haurrei kontatzen.

Ipuina 1522-2022 urteurrenaren karietara Amaiurko Gaztelu Elkarteak eman du argitara, Baztango Udala, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Berriaren laguntzarekin, hain zuzen ere. Ipuina Amaia Elizagoien Varelak idatzi eta Begoña Durruty Sukilbidek ilustratu dute eta Baztango Herrietako eskoletan maisu ibilitako Jon Barberena Ibarra zena ere gogora ekarri nahi izan dute, izan ere, Jon berak, Asiskorekin batera, idatzi baitzuen 10 urte lehenago, eskolen ekimenez, argitara eman zen ipuina.

Zoragarria izan da Amaiurko Herriak ipuina bertatik bertara aditzeko emandako aukera hau!