Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Amatxi-aitatxikin solasean aritu dira Zugarramurdi eta Urdazubiko ikasleak

2025/02/04

Lehengo ohiturak eta bizimodua ezagutzeko proiektua paratu dute martxan eskola honetako irakasleek, eta ondoko albistea idatzi dute ikasleek:

"Azken hilabete hauetan, Urdazubi-Zugarramurdiko eskolako 4. 5. eta 6.mailako ikasleak "Amatxi-aitatxiekin solasean” proiektuan murgilduak egon dira. Beraien haurtzaroari buruzko galdera anitz genituen eta horiei erantzuna emateko eta gehiago jakiteko, gure eskolara gonbidatu ditugu.
Arras ongi pasa dugu beraiekin eta anitz ikasi dugu!
Esker mila zuen bisitagatik!"

Urdazubi-Zugarramurdiko eskolako 4. 5. eta 6.mailako ikasleak