Ameskoako inauteriak ospatu zituen Zudaireko landa eskolak - Ameskoako inauteriak ospatu zituen Zudaireko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/03/19
Aldabika erre zuten unearen argazkia
Pasa den Otsailaren 26an, Ameskoako eskolan inauteriak ospatu zituzten.
Ikasle eta Irakasle guztiak Txitarroz mozorratu ziren. Txitarroa edo Katxiruloa Ameskoako mozorro tipikoa da eta arropa zaharrek, makilak eta maskarak osatzen dute. Ameskoako biztanleek esaten duten bezala, Txitarroak edo Katxiruloak menditik herrietara jeisten dira inauterietan gaizki portatu den jendea jotzera. Hortaz, mozorrotzen direnean ere jendea jotzen dute makilekin, zuhaitzetan lotzen dute soka batekin eta hor orduak eta orduak pasa.
Eskolako inauteriaren egunean, goizeko 11etan Zudairera jeitsi ziren irakasle eta ikasleak. Han eskolako gurasoen elkarteak hamaiketako bat zuen prest haientzat: patata tortilla, gazta, edariak... Hamaiketakoa eta gero, sute bat egin zuten eta bertan Aldabika erre zuten.
Zergatik erretzen da Aldabika pertsonaia? Aldabika Urbasan bizi zen eta herrietara jeisten zen gauez lapurtzera. Biztanleek kokoteraino bukatu zuten eta egun batean jende guztia bildu zen. Bilatu, atxilotu eta erretzea erabaki zuten. Eta halaxe egin zuten, mendira joan eta aurkitu zuten, eta herrian sua egin eta erre zuten. Kondaira horretako eszena antzeztez da geroztik.
Ederki pasa zuten eguna!